XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balleten Konpainia Gazteen Jaialdia gaur Miarritzen

Miarritzeko Maitaldiaren karietara, joan zen ostiralean hasi zen Dantza Jaialdia gaur jarraitzen da hasiko den Konpainia Gazteen Jaialdiaren lehen emaitzarekin.

Udal Kasinoan Ballet Jazz Art taldea, Raza Hammadik duela hamaika urte sortuak txanda hartuko du.

Gaur 21.00etan emango da ikuskaria.

Parisen 1983an sortu zen Konpainia honek 13 dantzari dauzka.

Berrogeita hamarreko hamarkadako jazzaren izpiritu klasikoaren giroan, hots dantza garaikidearen iturrietarik batean kokatu nahi du.

Teknika handia daukan taldeak bere ikuskariak herri askotan erakutsi ditu.

Hiru zatitan izango da arrats honetako ikuskaria.

Lehendabizikoa Archipel Ballet izenekoa Angelica Ionatosek kantatu poema greziar garaikideen gainean egindako koregrafia bat da.

Bigarren zatian Neska gaztea eta Heriotza, Schuberten musika gai baten inguruan osatua da.

Hirugarren zatian, Entre dos aguas flamenko-jazzean sartzen den obra da ikusgai.